93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 66/2001 ebazpena

Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legeko 21.1 g) artikuluak dio Alkateak ondoko eskuduntza duela: "Lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat".

Udalbatzak, 2001eko maiatzaren 3an eginiko osoko bilkuran, 2001. urteko plantilla organikoa onetsi zuen. Bertan lanpostu jakin batzuk hutsik agertzen dira. Hori dela eta, toki araubideari buruz indarrean dagoen legediak ematen dizkidan eskuduntzak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehena.-2001. urteko lan eskaintza publikoa onestea honako lanpostu hauetan:

-Baso teknikari izateko lanpostu 1, lan araubidekoa, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez sartzekoa eta euskara jakitea berariazko betebeharra duena.

-Kirol teknikari-koordinatzailea, lan araubidekoa, B mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez sartzekoa eta euskara jakitea berariazko betebeharra duena.

Bigarren.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin.

Altsasun, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0107700