93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, 2001eko ekainaren 28an, honako ebazpena eman zuen:

"Ikusirik Fernando Mesanza Zufiaurre eta Jesús Ederra Sancho jaunek egindako alegazioak, San Nicolas kaleko 50-52 zenbakietan hostalaren jarduera sailkaturako eta eraispen eta eraikuntza lanetarako lizentzien iraugipenari buruzko espedientean; lizentzia horiek 2000ko irailaren 8ko RUV/2 ebazpenaren bidez luzatu ziren. Eta ikusirik, halaber, espedientean bildutako txostenak,

Ebatzi dut:

1.-Lizentzien titularrak egindako alegazioak ezestea, arrazoi hauengatik:

a) Obrak hasteko epea luzatzeko eskabidea epe horren azken egunean aurkeztu zen eta, beraz, argi eta garbi epetik kanpo, eskabide hori epea amaitu baino bi hilabete lehenago aurkeztu behar baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 18.4 artikuluaren arabera.

b) Aipatzen dituen afera zibilak ez dagozkio Udalari.

c) Aurri egoerari buruzko espedientearen tramitazioak ez die kalterik egiten lizentziei; aitzitik, fabore egiten die argi eta garbi.

d) Dena dela, prozeduran gerta daitezkeen akatsek ez dute inola ere iraungipenean eraginik.

e) Alegazio egileak aitortu behar du higiezinek dituzten mugak ez zituela ezagutzen, eta jakin ahal eta behar izan zituen eskuratutako lizentziak eskatu aitzin.

2.-Jesús Ederra Sanchok aurkeztutako alegazioak ez onartzea, ez baitu frogatu obren zuzendaria dela, are gehiago lan hori arkitektoari dagokionean, eta, beraz, ezin da espedientean interesatutzat jo.

3.-Espedienteari gehitzea Jesús González Lizasoáin jaunak aurkeztutako idazkia, proiektua prestatu eta obrak zuzentzeko zerbitzu profesionalak alokatzeko 1999ko ekainaren 22an sinatutako kontratuaren kopiarekin batera. Halaber, Jesús González Lizasoáin eta Javier García- Barberena Erburu jaunek sinatutako idazkia ere gehitzea, hartan adierazten baitute obren zuzendaritza beregain hartzeko prest daudela baldintza jakin batzuekin, eta horien artean zerbitzu profesionalak alokatzeko kontratu bat dago, sinatu beharrekoa.

4.-San Nicolas 50-52 zenbakietako eraikina eraitsi eta hostala (tabernarekin) eraikitzeko 2000ko irailaren 8ko 2/UV ebazpenaren bitartez emandako obra eta jarduera lizentziak iraungi direla deklaratzea, ebazpen hori jakinarazi zenetik 6 hilabete baino gehiago pasatu eta ez baitira obrak egiten hasi.

5.-Taberna irekitzeko 1969ko maiatzaren 30an eman lizentziaren iraungipenari buruzko espedienteari hasiera ematea, lokalak 6 hilabetetik gora baitarama itxita.

Zehaztea, batetik, Argimira San Miguel Goñi andrea irekitzeko baimenaren titularra dela eta, bestetik, Santiago Tanco Irijalba -bere izenean eta Javier eta Juan Carlos Tanco Irijalbarenean- eta Lorenzo Tanco Ujué jabeak direla, hartara bere eskubideen alde egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin diezazkioten lizentziaren iraungipenari buruz irekitako espedienteari."

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetariko bat jar

daiteke, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0107304