93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L T Z A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2001eko ekainaren 18an egin bilkuran, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Lehena.-Hasiera batez onestea Industrias Jayan enpresak sustatu eta M. Ruiz Bacáicoa arkitektoak prestatutako xehetasun azterlana, Arazuri-Orkoiengo industrialdeko 9. etxe-sailean eraikigarritasuna transferitzeko.

Bigarren.-Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan iragarkiak jarriz, eta xehetasun azterlanak zuzenean ukitutako interesatuei erabakia igortzea.

Oltzan, bi mila eta bateko uztailaren lauan. Alkatea, Miriam Berástegui.

Iragarkiaren kodea: A0107303