93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Artaxoako Udalak, 2001eko ekainaren 29an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen, legeak eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onestea Ignacio Mayora Mendía jaunak sustatutako xehetasun azterlana. Xedea da lerrokadurak finkatzea, bajera egin eta bertako bidea zabalagoa izan dadin (1. poligonoko 1971. lurzatia).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Artaxoan, bi mila eta bateko uztailaren hiruan. Jarduneko alkatea, María Dolores Berástegui Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0107300