93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Alfredo García López jaunak, datako egunean, honako ebazpena eman du:

"Uztailaren 6tik hil bereko 23ra bitarte udal mugapetik kanpo egonen naizenez, beharrezkoa da nire eskurantzak eskuordetzea.

Hortaz, abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoarekin bat,

Ebatzi dut:

Hirugarren alkateorde Jesús María Esteban Láinez jauna eskuordetzea alkatetza honen eskurantzak erabil ditzan, aipatu egun horietan.

Aditzera eman bekio osoko bilkurari egiten den hurrengo bilkuran eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, bi mila eta bateko uztailaren bostean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0107299