93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Hasiera batez onetsirik 2001eko aurrekontuko aldaketa VI/2001 espedientea

Eguesibarko Udalak, maiatzaren 31an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ekitaldi honetako aurrekontuko aldaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214. artikuluak 202.ari dagokionez xedatzen duena betetzeko; halaber, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkeztu ezean, aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Eguesen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: a0106916