93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita

Zizur Zendeako Udaleko alkate udalburuak, 2001eko ekainaren 12an emandako ebazpenaz, hasiera batez onetsi zuen Gazolazko herrigunea urbanizatzeko proiektua, Gazolazko Kontzejuak eta Udalak berak sustatua. Jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita, epe horretan interesatuek haren edukia aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Gazolatzen, bi mila eta bateko ekainaren hamahiruan. Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0106914