93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea

2001eko aurrekontu orokorraren hasierako onespena

6/90 Foru Legearen 236, 276 eta 277. artikuluetan aurreikusitakoa betez, Los Arcos aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak honako hau onetsi zuen aho batez, 2001eko apirilaren 4ko bilkura arruntean:

Hasiera batez onestea 2001eko aurrekontuaren, hura betearazteko oinarrien eta 2001eko plantilla organikoaren gaineko espedientea.

Hasierako onespenaren gaineko iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Mankomunitateko egoitzaren iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten hamabost egun balioduneko epean, argitalpenetik hasita.

Erreklamaziorik bada, batzarreak haiek ebazteko berariazko erabakia hartu eta behin betikoz onetsiko du aurrekontua. Erreklamaziorik ez bada, berriz, behin betikoz onetsitzat joko da aipatu jendaurreko epe hori bukatutakoan.

Los Arcosen, bi mila eta bateko maiatzaren zazpian. Mankomunitateburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0106861