93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoain, Berriobeiti eta Berriozarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Behin betiko onespena, 2001eko plantilla organikoari

Mankomunitateko Batzarre Orokorrak, 2001eko otsailaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001eko plantilla organikoa (63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko maiatzaren 23koa). Jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta bat datozen gainerako xedapenetan xedatutakoari jarraikiz, aipatu plantilla organikoa, funtzionarioen eta lan eta administrazio kontratudunen izenen zerrendarekin batera, behin betikoz onetsirik geratu da.

Berriozarren, bi mila eta bateko ekainaren hamalauan. Mankomunitateburua, Francisco Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: a0106859