93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

169/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Vianako Udaleko 62.228 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten duena, ondoren haren erabilera lagatzeko.

Vianako Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio 62.228 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onets dezala. Lursail hori "Alto de los Bojes" alderdian dago eta l. poligonoko 47 eta 153. lurzatien parte da.

Desafektazioaren xedea da lurzati horien erabilera lagatzea Energía Hidroeléctrica de Navarra S.A.ri, 75 urterako, urteko kanon baten truke, parke eoliko bat jar dezan.

Vianako Udalak zehatz-mehatz bete du espediente honen xede den arloaren gainean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak dioena, baita Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ere (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Vianako Udaleko 62.228 metro koadroko herrilurraren desafektazioa onesten da. Lur hori l. poligonoko 47 eta 153. lurzatien parte da eta "Alto de los Bojes" alderdian dago.

2. artikulua. Vianako Udalari baimena ematen zaio desafektatutako lur horren erabilera lagatzeko Energía Hidroeléctrica de Navarra S.A.ri, 75 urteko eperako, urteko kanon baten truke, parke eoliko bat jar dezan.

3. artikulua. Aipatu desafektazioaren onespena Vianako Udalak gai honetaz onetsitako baldintza plegua hertsiki betetzearen baldintzapean dago, batez ere klausula berezi bat, zeinean adierazten baita herrilur hori herri ondarera itzuli behar dela desafektazioa eragin zuten helburuak desagertu edo betetzen ez badira.

4. artikulua. Vianako Udalak espediente honen xede diren lurren mugak jarri beharko ditu.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0107156