93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Antsoain, Berriobeiti eta Berriozarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

Behin betiko onespena, aurrekontuko aldaketari

Mankomunitateko Batzarre Orokorrak, 2001eko otsailaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko espedientea (51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2001eko apirilaren 25ekoa). Jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276 eta 284. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202 eta 214. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, aipatu aldaketa behin betikoz onetsirirk geratu da.

GASTUAK:

3112-13100 kontusaila. Lan-kontratudunen lansariak (ELZ): 2.200.000 pezeta.

DIRUSARRERAK:

45503 kontusaila. Nafarroako Gobernua, ELZ: 2.200.000 pezeta.

Berriozarren, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan. Mankomunitateburua, Francisco Javier Montero Armiño.

Iragarkiaren kodea: a0106857