93. ALDIZKARIA - 2001eko abuztuaren 1a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Udaltzainaren izendapena

2000ko maiatzaren 12an, 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Buñuelgo Udalaren zerbitzuko udaltzain izateko lanpostu bat betetzeko deialdia argitaratu zen. Deialdiko Epaimahai kalifikatzailearen proposamenari jarraikiz, eta 9. oinarria betetzeko, erabaki dut Angel María Oiz Francés jauna izendatzea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko udaltzain eta funtzionario.

Izendatuak, izendapen hau jakinarazi eta hilabeteko epean, karguaren jabetza hartu beharko du.

Buñuelen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: a0106855