92. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A B A L E G I

2001eko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsita

Kontzejuak, 2001eko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen.

Aurrekontu hori, 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Zabalegin, bi mila eta bateko ekainaren hogeita batean. Kontzejuko burua, Román Lezáun Burgui.

Iragarkiaren kodea: A0106942