89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

"Larrabide-Argarai" U.O.-4/U.I.XV unitateko plan bereziko aldaketa puntuala, EP-1 lurzatian (osasun etxea). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2001eko maiatzaren 28an, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik "Larrabide-Argarai" U.O.-4/U.I.XV unitateko plan bereziko aldaketa puntualaz Hirigintzako Udal Gerentziako zerbitzu teknikoek egin duten proiektua,

Ebatzi dut:

1.-"Larrabide-Argarai" U.O.-4/U.I.XV unitateko plan berezian EP-1 lurzatiari dagokionez (osasun etxea) egiteko aldaketa puntuala hasiera batean onestea.

2.-Espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hemengo prentsan ere iragarkia emanez.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105912