89. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

U.I. XIXko U.O.-5 jarduketa unitateko barne berrikuntzarako plan berezia. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2001eko maiatzaren 11n, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik U.I. XIXko U.O.-5 jarduketa unitateko B.B.P.B., José Miguel Galle Zumealde jaunak Constructora Iruña, S.A.ren izenean aurkeztu duena,

Ebatzi dut:

1.-U.O.-5/U.I.XIX jarduketa unitateko (Milagrosa) barne berrikuntzarako plan bereziaren agiria hasiera batean onestea.

2.-Espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hemengo prentsan ere iragarkia emanez.

3.-Behin betiko onespena baino lehen, sustatzaileak agiriaren testu bategina aurkeztu behar du, eta hartan jendaurrean egotetik etor daitezkeen aldaketez gain, kontu hauek zuzendu behar dira:

1. Lurzoruaren okupazioak etxebizitzei dagozkien aparkalekuekin ez du lur gainean lurzati eraikigarriek dituzten mugetatik harata eginen. Bertzenaz, teknikoki justifikatu beharko da zergatik ez den posible eraikin berrian indarra duen araudia aplikatuta atera behar litzatekeen plaza kopurua lortzea lurzatiaren barnean.

2. Kendu beharko dira hirigintzako aprobetxamenduari dagozkion kontuez egiten diren aipamen guztiak, haien zenbakatzea eta jabetzaren aprobetxamenduaren eta proiektuarenaren arteko erlazioa barne, birzatiketa proiektuari dagozkiolako.

3. Egiteko sistema konpentsazioa izan beharko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 8. xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz. Determinazio horrek B.B.P.B.aren araudiaren atal izan behar du, apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren 47.3 eta 43.1 artikuluak betez.

4. Egiteko epeak lotesleak edo hor nonbaitekoak diren argi eta garbi azaldu behar da. Determinazio horrek B.B.P.B.aren araudiaren atal izan behar du, apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren 47.3 eta 43.1 artikuluak betez.

5. B.B.P.B.aren araudian eraikinaz aipatzen diren lerrokadura guztiak nahitaezkoak direnez, kendu behar da geroago xehetasun azterlan baten bitartez alda daitekeelakoa (2. artikulua, ordenantzak), tresna horrek B.B.P.B.k baino maila tikiagoa baitu, ez dielako haren determinazioei kontra egiten ahal".

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105910