I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
798/2001 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikorako kirol jantziak eta ekipamendua erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Esleipena egiten duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C11/2001
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: kirol jantziak eta ekipamendua erostea.
3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.
Lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.
12.000.000 pezeta (72.121,45 euro).
5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera lekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948) 16 90 16
d) Telefaxa: (948) 19 96 61
6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko egunak, agiriak eta tokia.
a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturala, arratsaldeko 14:30era arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)
7.-Eskaintzak irekitzeko tokia, eguna eta ordua.
a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar gela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).
c) Proposamenak aurkezteko epea bukatu, eta hurrengo hamargarren egun baliodunean, 12:00etan, irekiko dira. Aurreko konputu hori egin eta ondorioa bada plikak larunbatean ireki behar direla, irekitzeko ekitaldia hurrengo astelehenera geroratuko da.
9.-Iragarkien gastuak.
Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hemezortzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0106955