I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
512/2001 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, Tuterako (Nafarroa) Hizkuntza Eskola Ofizialeko ohiko garbiketa zerbitzua adjudikatzea onesten duena.
Indarra duten legeei jarraikiz, aditzera ematen da Hezkuntza zuzendari nagusiaren ekainaren 6ko 512/2001 Ebazpenaren bidez honako kontratu hau adjudikatu dela:
-Kontratuaren xedea: Tuterako (Nafarroa) Hizkuntza Eskola Ofizialeko ohiko garbiketa zerbitzua.
-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa.
-Adjudikazio hartzailea: Amalis, S.A.
-Adjudikazioaren prezioa: 603.000 pezeta hilero.
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren seian.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: A0106491