III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B U R L A T A
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz (15) egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, Pakearen ibilbideko 7ko beheitian dagoen lokala "elkarte gastronomikoa" jarduerarako egokitzeko jarduera sailkatuei buruzko arautegiaren ariora, behean zehazten den bezala, aipatu epean egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:
Eskatzailea: Sociedad Gastronómica "Las Ripas". Jarduera: elkarte gastronomikoa. Tokia: Pakearen ibilbidea 7-beheitia.
Burlatan, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.
Iragarkiaren kodea: A0106959