86. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz (15) egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, Burlatako Iturriko karrikako 10eko beheitian dagoen lokala jarduera sailkatuei buruzko arautegiaren ariora egokitzeko, behean zehazten den bezala, aipatu epean egoki juzgatzen diren erreklamazioak aurkez daitezen:

Eskatzailea: Panaderías Navarras, S.A. Jarduera: okindegi kafetegia. Tokia: Iturriko karrika 10-beheitia.

Burlatan, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0106959