86. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

N A B A S K O Z E

Lehiaketa publikoaren deialdia

Nabaskozeko Kontzejuak 2001eko ekainaren 23an erabakitakoaren bitartez, prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikorako deialdia egiten da honako obra hauek adjudikatzeko: "Zaraitzu ibaian, Nabaskozen, minizentrala birgaitzeko proiektua eta proiektu elektromekanikoa".

Hasierako prezioa: 220.342.000 pezeta, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: C taldea, e) kategoria; I taldea, 9. azpitaldea, d) kategoria.

Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Nabaskozeko Kontzejuko idazkaritzan.

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean.

Proiektua eta baldintzen pleguak lizitatzaileen eskura daude Librería Gonzalon (Pedro I, 10) eta Kontzejuko idazkaritzan.

Nabaskozen, bi mila eta bateko uztailaren hiruan. Kontzejuko burua, Jesús M. Rodrigo Semberoiz.

Iragarkiaren kodea: A0107127