III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Eskuko telefoniako antenak instalatzeko lizentziak etetea
Iruñeko Udalaren osoko bilkurak ondoko erabakia hartu zuen bi mila eta bateko ekainaren hogeita batean:
"Ondokoa erabaki da:
1. Moratoria bat aldarrikatzea, eskuko telefoniako azpiegitura edota antena berriak instalatzeari dagokionez, eremu edo gune kutsatuak zehaztu eta zedarritu, eta sektorea arautu eta antolatzeko ordenantzak onetsi bitartean.
2. Hainbat udal ordenantza erredaktatzea, azpiegitura hauek udal barrutian zertan ezarri behar diren arauturik, halakoen paratzea arautu eta arrazionalizatu eta babes- maila handia bermatzeko, pertsonen osasunari eta ingurumenari dagokienez. Ordenantza proiektuak oinarrizko alderdi hauek hartu beharko ditu kontuan:
Udalak baimen administratiboa emateko prozedura ezartzea, halako azpiegiturak instalatzeko.
Baimen berriak eman aurretik haien sare osoa udal barrutian garatzeko plan teknikoa edo hori ezartzeko programa galdatzea eskuko telefoniako operadoreei, haien azpiegituren egungo eta etorkizuneko kokaguneak zehaztu eta horien ezaugarri teknikoak eta eraginpeko eremuak adieraziz, eta, baita ere, eskura izan ditzaketen hobekuntza teknikoen eranstea eta abar.
Erantzukizun zibileko asegurua ezar dezatela galdatzea, mugagabea eta berezia.
Jendaurrean egoteko epe jakin bat xedatzea, baimentzeko prozedurarekin batera, hiritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Behar diren mugak ezartzea kokagune bakoitza batek baino gehiagok erabiltzeko, azpiegitura horiek inguruarekin bateragarri egiteko eta horien instalazioa mugatzeko, eraikin babestuetan zein arrisku handiagoa duten biztanleen zerbitzuetarako erabiltzen direnetan, hala nola osasun eraikinetan, ikastetxeetan, zahar-etxeetan eta abarretan. Segurtasuneko distantziak ezartzea eta, baita ere, inguruko biztanleek gehienez ere jasotzen ahal dituzten kopuruak, azken horiek potentzia-dentsitatean adierazirik, kontuan harturik ere Salzburgoko Nazioarteko Konferentziaren Ebazpena.
Udalaren Ordenantza eta hirigintzako plangintzako tresnak koordinatzea.
3. Udalak izendatu erakunde burujabe batek neurketak egitea, azpiegitura hauek eragindako kutsadura elektromagnetikoaren mailak zehazteko.
4. Komunikazio-kanpaina bat egitea azpiegitura horien instalazioari buruz, hala jabekideen erkidegoei nola hiritar orori zuzendua.
5. Instalazioen ikuskatze eta kontrol publikoa."
Ebazpen honen aurka ondoko errekurtsoak aurkez
daitezke, aukeran:
Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,
Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko hilabetean.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, indarra duen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.
Jasota gelditzen da, halaber, argitaratze honen bidez bete egin dela Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 106.1 artikuluan xedatutakoa.
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo
Iragarkiaren kodea: A0107011