86. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa, Arte Eszenikoak Garatzeko Barañaingo Zentroan ikuskizunetarako soinuaren hornidura eta ezarpena esleitzeko

Gobernu Batzordeak, dataren egunean hartutako erabakiaren bitartez, Arte Eszenikoak Garatzeko Barañaingo Zentroan ikuskizunetarako soinuaren hornidura eta ezarpena esleitzeko lehiaketaren baldintzen plegua onetsi zuen, 21.918.669 pezetatan, BEZa barne.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu ahalko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, baldintzen pleguari jarraikiz. Aipatu plegua udal bulegoetan egonen da eta interesatuei kopia emanen zaie.

Barañainen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: a0107010