III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A Ñ A I N
Lehiaketa, Barañaingo Gazteri alorrean eskuhartze sozialeko programa kudeatzeko kontratua esleitzeko
Gobernu Batzordeak ekainaren 20ko bilkuran hartu erabakiaren bidez, Barañaingo Gazteri alorrean eskuhartze sozialeko programa kudeatzeko kontratua esleitzeko lehiaketaren baldintzen plegua onetsi da. Urteko zenbatekoa gehienez ere 8.000.000 pezetakoa izanen da, BEZa barne.
Eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita, eta baldintzen pleguari jarraikiz. Interesatuek bulego horietan eskuratu ahalko dute pleguen kopia.
Barañainen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.
Iragarkiaren kodea: a0107009