86. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O R R I T I

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da 2.etik 19.era bitarteko usategiak errentan emateko, bi horiek ere barne, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2001eko denboraldian, NA-10524 matrikulako ehiza barrutian, Gorritiko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 8an, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Gorritiko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen diren usategietarako sesteoa erabili ahalko da irailaren 14a bitarte. Hala egiten bada, sesteoa duten usategiak berriro eskainiko dira enkantean, irailaren 15ean.

Esleitzen ez diren usategiak, berriz, ehuneko 10 merkeago eskainiko dira, aurreko ekantearen ondotik beste bat eginen baita.

Enkante horretan ere ez badira esleitzen, ondotik beste bat eginen da, oraingoan % 20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak, etab., Gorritiko Kontzejuaren Alkatetzan den baldintzen pleguan daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura.

Gorritin, bi mila eta bateko ekainaren hogeita seian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106941