III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAN ADRIAN
San Adriango A.S.etako etorkizuneko lurzoru urbanizagarriko 3. sektorearen plan partziala, birzatiketa proiektua eta urbanizazio proiektua prestatzeko eta obren zuzendaritza teknikoa egiteko lehiaketa
San Adriango Udalak ondoko ezaugarriak dituen laguntza- kontraturako proposamenak aurkezteko bertze epe bat irekitzea erabaki zuen, 2001eko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran. Hona hemen:
-Helburua: San Adriango A.S.etako etorkizuneko lurzoru urbanizagarriko 3. sektorearen plan partziala, birzatiketa proiektua eta urbanizazio proiektua prestatzea eta obren zuzendaritza teknikoa egitea.
-Esleitzeko prozedura eta modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.
-Lehiaketaren aurrekontua: 23.200.000 pezeta, BEZa barne.
-Behin-behineko fidantza: lehiaketako aurrekontuaren % 2.
-Proposamenak aurkezteko tokia: San Adriango Udalaren Erregistro Orokorra, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
-Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza partikularren orrietan ageri direnak.
-Proposamenak irekitzea: borzgarren egun baliodunean izanen da, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita, 13:30ean Udaleko bilkura aretoan.
Klausula ekonomiko-administratiboen pleguak eta gainerako dokumentazioa interesatuen eskura dago udal bulegoetan.
San Adrianen, bi mila eta bateko ekainaren zortzian. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.
Iragarkiaren kodea: A0106904