III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
"Iruña Hiria" Arte Plastikoen VIII. Biurtekoan, 2001ean artelanak erosteko deialdi publikoa, 5.000.000 pezetaz hornitua
Alkatetzaren 2001eko ekainaren 25eko 41/CU ebazpenaren ondorioz, "Iruña Hiria" Arte Plastikoen VIII. Biurtekoan, 2001ean artelanak erosteko deialdi publikoa onetsi da, baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Deialdia: Kultur Alorra.
-Parte hartzaileak: nahi duten artista guztiak, inolako mugarik gabe.
-Zenbatekoa: 5.000.000 pezeta.
-Onartzeko epea: epea irekia egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 2001eko irailaren 10a arte.
-Agiriak eta baldintzak: oinarrietan agertzen direnak. Horiek interesatuen eskura daude, Udalaren Argibide Bulegoan eta Iruñeko Udalaren Kultur Alorrean.
Argitara ematen da orok jakin dezan.
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bortzean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0106903