III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S
Sarrigurenen Eguesibarko Kirol Hiria egiteko aurreproiektuen lehiaketa murriztua
1.-Esleipena eginen duen entitatea:
a) Erakundea: Eguesibarko Udala. San Martin, 26. Egues- Eguesibar (Nafarroa)- Espainia. Telefonoa: 948 33 16 11. Faxa: 948 33 18 04.
b) Espedientea tramitatuko duen saila: Obrak eta Hirigintza.
2.-Kontratuaren xedea:
a) Helburuaren deskripzioa: Sarrigurenen Eguesibarko Kirol Hiria egiteko aurreproiektuen eta behin betiko proiektuaren lehiaketa, Sarrigurenen.
b) Egiteko tokia: Eguesibar.
c) Egiteko epea: berrogeita bortz egun natural, hautatuek aurreproiektua aurkezteko. Behin betiko proiektua prestatzeko hiru hilabete izanen dira.
3.-Tramitazioa, prozedura eta esleipen bidea:
a) Prozedura: murriztua.
b) Tramitazioa: arrunta.
c) Esleipen bidea: aurreproiektuen lehiaketa.
4.-Hasierako prezioa:
Lehiaketaldia: 16 milioi sarietan, 4 milioi gonbidatu bakoitzeko aldez aurreko hautapenaldian.
Behin betiko proiektua prestatzeko fasea: gainerakoa, 75 milioi behin betiko proiektua prestatzeagatik eta obren zuzendaritzagatik.
5.-Bermeak: behin betikoa behin betiko proiektuaren esleipen hartzaileak eratuko du, milioi bat (1.000.000) pezeta osotara.
6.-Agiriak eta argibideak eskuratzea:
a) Entitatea: Eguesibarko Udala.
b) Helbidea: San Martin karrika, 26.
c) Herria eta posta kodea: Egues-Eguesibar, 31486.
d) Telefonoa: 948 33 16 11.
e) Telefaxa: 948 33 18 04.
f) Agiriak eskuratzeko azken eguna: baldintzen plegua lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeak dirauen bitartean eskuratzen ahalko da Eguesibarko Udaletxean.
7.-Kontratisten baldintza berariazkoak: eskatzaileek goi mailako arkitektoaren titulazioa izan behar dute. Eskaintza egileak pertsona juridikoak badira, proiektua betearazteko ardura duen profesionalaren izenak eta kualifikazio profesionala zehaztu beharko dituzte.
8.-Parte hartzeko eskarien aurkezpena:
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abuztuaren 5a.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: eskatzaileen nortasuna egiaztatzen dutenak; lan-taldearen osaketa, halakorik bada; curriculum zehaztua.
c) Aurkezteko lekua:
Entitatea: Eguesibarko Udala.
Helbidea. San Martin karrika, 26.
Herria eta posta kodea: Egues-Eguesibar, 31486.
d) Ez da aldaerarik onartuko.
e) Lehiaketaldian parte hartzera gonbidatuko diren hautatuak, gehienez ere: lau (4).
9.-Eskaintzak irekitzea:
a) Entitatea: Eguesibarko Udala.
b) Helbidea. San Martin karrika, 26.
c) Herria eta posta kodea: Egues-Eguesibar, 31486.
d) Data eta ordua: epaimahaiak erabakiko ditu, proposamenak aztertutakoan.
10.-Iragarkia Europako Komunitateen Egunkari Ofizialera igortzeko eguna: 2001eko ekainaren 26a.
Eguesibarren, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bortzean. Alkatea, Ignacio Gallipienzo.
Iragarkiaren kodea: A0106902