III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
O I B A R
Hasierako onespena A-1 unitateko xehetasun azterlanari
Oibarko Udalak, 2001eko maiatzaren 25ean egindako bilkura arruntean, Oibarko A-1 unitateko xehetasun azterlana onetsi zuen, hasiera batez, María Jesús eta María Angeles Ibero Alzueta ahizpek bultzaturik.
Azterlanaren bidez, unitatearen bolumena berrantolatu nahi da, eta lerrokadurak doitu, eraikita dagoenaren adierazgarri izan daitezen; hau da, urbanizazio proiektuaren eta Jabetza Erregistroan inskribatu eta Katastroan jasotako lurzatien ondorio.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betez. Edozein interesatuk aztertu ahalko du espedientea eta, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hamabost eguneko epean alegazioak egin.
Oibarren, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bostean. Alkatea, Luis María Burguete.
Iragarkiaren kodea: A0105724