86. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jarduera eta obra lizentziaren iraungipena, Marcelo Celayeta, 80-82 zenbakietan

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen, 2001eko martxoaren 22an:

"Ikusirik 560/1999 espedientea, Nieves Permán Fernández andreak Itaca Mueble Colonial ordezkatuz aurkeztua, Marcelo Celayeta, 80-82 zenbakietako beheitian jarduera sailkaturako eta lokala altzarien erakustokirako eta salmentarako egokitzeko obretarako lizentzia eskatzeko, ebatzi dut prozedura iraungia deklaratzea 3 hilabete baino gehiago iragan baitira 1999ko azaroaren 23ko gure idazkian eskatu zitzaizkion agiriak ekarri gabe".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105723