86. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Obra lizentziari uko egitea, Bergamín, 4-2. ezkerreko etxebizitzan

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen, 2001eko martxoaren 22an:

"Ikusirik 490/1999 espedientea, Idoia María Alba Orduña andreak José Joaquín Azcona Olaiz jaunaren izenean aurkeztua, Bergamín, 4-2. ezkerreko etxebizitzan zaharberritzea egiteko obra lizentzia eskatzeko, eta Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko idazkari teknikoarekin telefonoz solastuz espediente horri uko egin ahal izatea eskatu dionez, ebatzi dut ontzat hartzea José Joaquín Azcona Olaiz jaunaren ukoa".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105722