86. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ostatua irekitzeko lizentzia iraungia, Eneko Aritza, 9an

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi eskuordeak ebazpen hau eman zuen, 2001eko apirilaren 17an:

"Frogatu denez, ostatu jarduerarako lokalak, Eneko Aritza, 9ko beheitian, irekitzeko lizentzia 1992ko irailaren 10ean eskuratu eta azken aldiz 1998ko martxoaren 23an eskualdatu zenak, sei hilabete baino gehiago egin du jardueran ari gabe. Hortaz, irekitzeko lizentzia iraungitzeko espedientea abiaraztea ebatzi dut, eta haren titularrari jakinaraztea hamar eguneko epea duela espedientean agertzeko eta bere eskubidearen alde komeni diren alegazio guztiak aurkezten ahal dituela".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105721