III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
U.I.XXII-Nafarroako Unibertsitateko Campuseko Z-2 jarduketa unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2001eko maiatzaren 17an, ondoko ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik José Luis Pascual Planza jaunak, Nafarroako Unibertsitatea ordezkatuz, izapidatzeko aurkeztu duen agiria, ebatzi dut:
1.-Hasiera batean onestea U.I.XXII-Nafarroako Unibertsitateko Campuseko Z-2 jarduketa unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa (kafetegia, Humanitateetako Liburutegian).
2.-Ebazpen hau ukituei jakinaraztea eta espedientea jendaurrean edukitzea hamabost egun baliodunean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara bedi ebazpen hau hemengo prentsan".
Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.
Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bortzean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0105720