86. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 16a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Mendillorriko 4. fasea urbanizatzeko proiektuko aldaketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Alkatetzak, 2001eko maiatzaren 23an, ebazpen hau eman zuen:

"Mendillorriko 4. fasea urbanizatzeko proiektuko aldaketaren agiria andre alkatearen 2000ko abenduaren 20ko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen eta 2001eko urtarrilaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu. Jendaurrean egoteko epea iraganik inoren alegaziorik jaso gabe, espedientean dauden txosten teknikoekin bat, ebatzi dut:

1.-Behin betikoz onestea Mendillorriko 4. fasea urbanizatzeko proiektuko aldaketaren agiria, Luis Zarraluqui jaunak aurkeztua, Nafarroako Gobernuaren izenean eta hura ordezkatuz.

2.-Nafarroako Gobernuari ebazpen honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi - errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hiruan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105719