8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, bi milako azaroaren 24an egindako bilkuran, legez eskatzen den quoruma izanik, hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Lakuntzako Mainueta kaleko (16-18) xehetasun azterlana, Juan M. Olasagarre Flores jaunak eta bestek sustatua.

2. Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan hedadura handiena duen egunkarietako batean jarriz. Jendaurreko epeak iraun bitartean, partikular interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ahalko dituzte.

Lakuntzan, bi milako azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0100172