8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Mendigorriko Planeamendurako Arau Subsidiarioetako U.E. 3.15 exekuzio unitatean jarduteko sistemaren aldaketa

Mendigorriko Udalak erabaki hau hartu zuen, 2000ko abenduaren 5ean egin osoko bilkura berezian:

"Mendigorriko Planeamendurako Arau Subsidiarioetako U.E. 3.15 exekuzio unitatean jarduteko sistema aldatzea erabaki da eta, hortaz, konpentsazioa barik, lankidetza izanen da".

Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hamabortz egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Mendigorrian, bi milako abenduaren bian. Jarduneko alkate udalburua, María José Nos Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0011778