8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S C A N T E

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2000ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cascanteko Udalak 5. poligonoko 192. lurzatian sustaturiko xehetasun azterlana, Herriko Etxearen eraikina han baitago.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzkatzen dituzten alegazio guztiak aurkez ditzaten. Horretarako, hamabortz eguneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Cascanten, bi milako abenduaren hemezortzian. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0011776