8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Udal Planeko aldaketa puntuala

Buñuelgo Udalak Hirigintzako Udal Planean aldaketa bat egitea onetsi zuen, hasiera batean, 2000ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran. Delako aldaketa honako honi dagokio:

14. artikulua, 1, 2 eta 3. idatz-zatiak, lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko araudi bat barne, baratzezaintza sustengatzeko eraikinak salbu, horiek beren horretan geldituko baitira eta 14,3ra zabalduko. 9. artikulua ere aldatuko da, eraispenetatik gelditzen diren orubeak ixteko idatz-zatia sartuz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta komenigarri iduritzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Buñuelen, bi milako abenduaren hemezortzian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0011775