8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Hasierako onespena, 2000ko aurrekontuko aldaketei

Udalak, 2000ko abenduaren 15eko osoko bilkuran, 2000ko aurrekontu orokor eta bakarreko hurrengo aldaketa hauek onestea erabaki zuen.

1) 2000ko gastuen aurrekontuan hurrengo kontusaila sortzea, aurrekontuan bi aldaketa eginez:

1-447-601010. Baztan ibaiaren urbazterra lehengoratzea Baztanen. Diru-esleipena: 1.505.000 pezeta.

1) Dirusarreren bidez sortutako kreditua: 1.128.750 pezeta.

2) Kreditu berezia: 376.250 pezeta.

Guztira: 1.505.000 pezeta.

Finantzaketa:

1) 2000ko aurrekontuan sortu beharreko dirusarrera, kredituen sorrera ahalbidetzen duena:

1-75515. Nafarroako Gobernuaren diru laguntza, Baztan ibaiaren urbazterra lehengoratzeko: 1.128.750 pezeta.

2) Kreditu berezia hurrengo kontusaileko kredituaren atal bat kenduz finantzatuko da:

1-121-62500. Altzariak erostea eta beste. Murrizketa: -376.250 pezeta.

2) Kreditu bereziak:

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kontusailak:

1-432-60108. Elizondo-Elbete N121A zeharbidea urbanizatzea. Diru-esleipena: pezetak 9.392.000.

1-423-62900. Musika eskolarako instrumentuak erostea. Diru-esleipena: 612.000 pezeta.

1-121-62400. Erabilitako furgoneta erostea. Diru-esleipena: 1.600.000 pezeta.

1-442-47000. Lurraren gaineko eskubideen iraungipena, marmolak, kalte-ordainketa. Diru-esleipena: 1.500.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 13.104.000 pezeta.

Finantzaketa:

Hurrengo kontusailetako kredituaren atal bat kenduz:

1-432-60101. Administrazioaren obrak (Elizondoko espaloiak, hiri altzariak eta abar). Murrizketa: -10.992.000 pezeta.

1-121-62500. Altzariak erostea eta beste. Murrizketa: -612.000 pezeta.

1-121-62600. Bulegoetako ekipo informatikoak erostea. Murrizketa: -1.000.000 pezeta.

1-121-64800. Ordainsariak, azterlanak, kamioien aparkalekuen proiektuak, eta abar. Murrizketa: -500.000 pezeta.

Murrizketa, guztira: -13.104.000 pezeta.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikulua betez, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Elizondon, bi milako abenduaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0011774