8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Zuzenketa, U-2 unitatea birzatitzeko proiektuan

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzordeak, 2000ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko U-2 unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketa, soilik 1 zenbakiko lurzatiari zegokionean.

Uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 168. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz egun indarra duen Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta aplikatzen ahal diren gainerako legerian xedatutakoa betetzeko, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazten ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Antsoainen, bi milako abenduaren hemezortzian. Alkate udalburua, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0011771