8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Hiri honetako Udalak, 2000ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, Hiri Antolamendurako eta Ingurugirorako Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, lur hauen besterengarritasuna deklaratzea erabaki zuen: 31. exekuzion unitateko 2. lurzatia (Dachary Jusué); 10-11 exekuzio unitateko 3B eta 7. unitateak (Amigos del País); 37. exekuzio unitateko 7.3 eta 28. lurzatietako proindibisoak (institutuko poligonoa) eta katastroko 4. poligonoko 329. eraikin-irlako 36. lurzatia, El Colérico izenez ezagutzen den eraikina; eta espedienteari hasiera eman eta lehiaketa publikora ateratzea Lurzoruaren ondare publikoko udal- lurzati hauen besterentzea, hartarako pleguan zehazki azaltzen den eran.

Eskaintzen aurkezpena: bi hilabete, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik, bulego orduetan (9:00etatik 13:30era -jendea hartzeko orduak).

Plegua: Udal Idazkaritzan, Hirigintza bulegoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako abenduaren batean. Hirigintako zinegotzi eskuordea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0011610