8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E S O

Aurrekontuko aldaketaren espedientea

Aresoko Udalak, 2000ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aurrekontuetako kreditu baten sorrerarako espedientea onestea, 2000ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarrean. Hona hemen laburpena:

Aurrekontuko aldaketa:

Kontusaila: 690. Izena: oihan aprobetxamendua hobetzeko plana. Zenbatekoa: 700.000 pezeta.

Finantza iturria:

Kontusaila: 871. Izena: baliabide atxikiengatik diruzaintzan dagoen gerakina. Zenbatekoa: 700.000 pezeta.

Hau dena egiten da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 212. artikuluan eta haren ondokoetan ezarritakoan oinarrituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legeko 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, udal idazkaritzan, nahi dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ulertuko da espedientearen onespena behin betikoa dela eta laburpenaren argitarapena egina dagoela. Argitara ematen da orok jakin dezan.

Areson, bi milako abenduaren bostean. Alkatea, Josefa Onsalo Trecu.

Iragarkiaren kodea: A0011606