8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Hasierako onespena xehetasun azterlanari

Orkoiengo Udalak, 2000ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Comarca 1 Industrialdearen Zabalguneko C-8 eta C-14 lurzatietako xehetasun azterlana, lurzatietako jabeek sustatua eta Joaquín Garro Domeño industri ingeniari teknikoak prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Epe horretan espedientea Udaletxeko bulegoetan egonen da ikusgai, interesa dutenek hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, bi milako abenduaren lauan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0011501