8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Zerbitzu anitzetako enplegatua Izendapen proposamena

Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia 2000ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 29koan, argitaratu zen. Oposizioko epaimahaiak izendapen proposamen egin du Angel Alzón Aldave jaunaren alde, izan ere puntuazio handiena lortu du.

Izendapen proposamen hori osoko bilkurari igorri ondoren, 8.2. oinarrian zehazten baitzen, onespena eman dio 2000ko azaroaren 30ean egin bilkura arruntean.

8.3. oinarrian betetzeko, Angel Alzón Aldave jauanaren aldeko izendapen proposamen hori argitara ematen da. Proposatutakoak deialdiko gaitasun baldintzak eta gainerako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Luzaiden, bi milako abenduaren bostean. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: A0011500