8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

Hasierako onespena kredituen espedienteei

Faltzesko Udalak, 2000ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2000ko aurrekontuko kreditu berezietako eta kreditu gehikuntzetako hainbat espediente.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatu eskubidedunek epe horretan hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Faltzesen, bi milako abenduaren bostean. Alkate udalburua, Clemente Amatriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0011497