8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Ñ O R B E

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Udalak, 2000ko azaroaren 30ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batez onestea hirigintza hitzarmenaren proiektua, Uricelqui Lafuente senideek bultzatua. Hitzarmen horren xedea da UC 19 unitateko % 10eko hirigintza aprobetxamendua diru bihurtzea.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egunetan, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Añorben, bi milako abenduaren lauan. Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: A0011495