8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

UE-13.1 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua, Jesús Villacampa Pérezek sustatua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2000ko abenduaren 5ean egin osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Jesús Villacampa Pérez jaunak aurkeztu duen borondatezko birzatiketa proiektua, zeinaren xedea baita Zangozako hiri lurzoruko U.E.-13.1 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketaren (jabe bakarrekoa) onespena, Andrés Caballero Lobera arkitektoak idatzi duen proiektuaren arabera.

2. Onestea UE-9 exekuzio unitateko hirigintza aprobetxamenduetako % 10eko lagapenaren balorazio ekonomikoa, zeina UA aprobetxamendu unitatearentzat finkatu den prezioan oinarriturik, 1.707.595 pezetatan gelditu baita.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 140.4, 141.2 eta 169. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, lagapenak arautzen dituen hitzarmenari eta borondatezko birzatiketari dagozkien espedienteak jendaurrean hamabost egunez egotea -iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita-, interesatuek haiek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko denboran alegaziorik aurkezten ez bada, proiektua behin betiko onetsia geldituko da, espreski emandako onespenaren beharrik izan gabe.

Zangozan, bi milako abenduaren zazpian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0011403