8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1184/2000 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 4an emandako 573/1999 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 1999ko uztailaren 14ko 87. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak otsailaren 15ean emandako 149/2000 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta bazterturikoen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Pediatriako barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia:

Onartuak:

BARTOLOME CANO, M.ª LUISA

BERRADE ZUBIRI, SARA

BUENO LOZANO, M.ª GLORIA

CABRIA FERNANDEZ, ANA JESUS

DURAN URDANIZ, GABRIEL

ECHEVERRIA ARELLANO, ANA

FERNANDEZ GARCIA, BLANCA ESTHER

GIMENO BALLESTER, JUAN BAUTISTA

GOÑI ORAYEN, CONCEPCION

GUIBERT VALENCIA, JAVIER

HERRANZ AGUIRRE, MERCEDES

HUARTE IBARROLA, M.ª ANGELES

LARUMBE MARTIN, BEATRIZ

LOPEZ AZNAREZ, ISABEL

OTEIZA ORRADRE, CLARA

PALACIOS LOPEZ, M.ª ELVIRA

PALAU BONDIA, JUAN JOSE

POIGNON ZUGASTI, GEMMA

RODRIGUEZ GARCIA, LUIS ANGEL

ROIG ORTS, AMPARO

SAGASETA DE ILURDOZ URANGA, M.ª JOSEFA

SOLA MATEOS ,ALBERTO

URCELAY SALAZAR, SUSANA

Baztertuak: Inor ez.

2. Oposizioko lehenbiziko ariketa 2001eko urtarrilaren 22an hasiko da, 15:30ean, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan.

3. Juan Montesinos Vales jauna mahaikide izendatzea eta José Olivera Olmedo jauna ordezko, biak Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuak hautaturiko sendagile espezialistak.

4. Félix Sánchez-Valverde Visus jauna mahaikide izendatzea eta Carlos Romero Ibarra jauna ordezko, biak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek hautaturiko sendagile espezialistak.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzura, Deialdiak Izapidatzeko Unitatera eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: a0100085