8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako udal planeko AR-3 banaketa eremuko S-1 sektoreko plan partziala, Construcciones Aranguren, S.A.k sustatua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2000ko abenduaren 5ean egin osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Zangozako udal planeko AR-3 banaketa eremuko S-1 sektoreko plan partzialaren proiektua hasiera batez onestea, aurkeztu den dokumentazioaren arabera eta determinazio hauekin:

-Plan Partzialaren kudeaketa exekuzio unitate bakar batean egiten da, Udalak aisago antola dezan eremu osoa.

-Behin betiko onespena baino lehen, argitu beharko da eraikuntzaren lerrokadurak nahitaezkotzat hartu behar ote diren eraikin-irla guztientzat, kale aldeko aurrealdeari dagokionez, gutxienez; edo, bestela, eraikuntza proiektuak proposatzen ahal ote dituen lerrokadura desberdinak eraikin-irla bakoitzarentzat.

-Behin betiko onespena baino lehen, argitu eta zehaztu beharko da ur zikinen isurketa, araztegiaren kolektore nagusiari lotu beharko baitzaio.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 117. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedienteak jendaurrean hilabetez egotea -iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita-, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi milako abenduaren zazpian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0011401