8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako udal planeko AR-3 banaketa eremuko S-2 sektorea urbanizatzeko proiektua, Agrupación de Viviendas Los Pinos-ek sustatua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2000ko abenduaren 5ean egin osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Zangozako udal planeko AR-3 banaketa eremuko S-2 sektorea urbanizatzeko proiektua, Javier Echeverri Murillo jaunak Agrupación de Viviendas Los Pinos-en izenean aurkeztua, hasiera batez onestea, aurkeztu den dokumentazioaren arabera eta espedienteari erantsi zaion udal arkitektoaren txostenean aipatzen diren determinazioekin.

Behin betiko onespena baino lehen, sustatzaileak argitu eta osatu beharko ditu arkitektoaren txostenean aipatzen diren xehetasunak, eta espedientean sartu beharko ditu eskatzen zaizkion konponbide eta zehaztasunak azaltzen dituzten dokumentuak.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedienteak jendaurrean hamabost egunez egotea -iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita-, interesatuek hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi milako abenduaren zazpian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0011400