8. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 17a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako udal planeko AR-3 banaketa eremuko S-2 sektorea garatzeko hirigintza hitzarmena eta borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2000ko abenduaren 5ean egin bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Zangozako udal planeko AR-3 banaketa eremuko S-2 sektorearen borondatezko birzatiketa proiektua, Antonio Andía Ustarroz jaunak Agrupación de Viviendas Los Pinos-en izenean aurkeztua, hasiera batez onestea, aurkeztu den dokumentazioaren arabera eta espedienteari erantsi zaion udal arkitektoaren txostenean aipatzen diren determinazioekin. Behin betiko onespena baino lehen, Agrupación de Viviendas Los Pinos delakoak argitu eta osatu beharko ditu arkitektoaren txostenean aipatzen diren xehetasunak, eta espedientean sartu beharko ditu eskatzen zaizkion konponbide eta zehaztasunak azaltzen dituzten dokumentuak.

2. Hasiera batez onestea Zangozako Udalari eta Agrupación de Viviendas Los Pinos-i adjudikatzen zaizkien lurzatien proindibisoa saihesteko proposatzen den hirigintza hitzarmenaren testua, zeinean ezartzen baita ezen Agrupación horrek Udalarenak diren 1042 UUAA eskuratzen dituela (740 aprobetxamendu unitate -UUAA- lagapeneko %10ari dagozkionak, kargarik gabe; eta 302 UUAA Sektoreko soberakinetik heldu direnak, beren kargekin), 18.431.698 pezetaren truke, denetara.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 140, 141.2 eta 169. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, hirigintza hitzarmenari eta borondatezko birzatiketari dagozkien espedienteak jendaurrean hamabost egunez egotea -iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita-, interesatuek haiek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko denboran alegaziorik aurkezten ez bada, proiektua behin betiko onetsia geldituko da, espreski emandako onespenaren beharrik izan gabe.

Zangozan, bi milako abenduaren zazpian. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0011399